Modaren sektore profesionalean bikaintasuna eta ezagutza tekniko handiagoa sustatzeko xedez, museoak Balenciaga Etxeko fantasiazko tailerretan erabilitako metodo zehatzetan sakontzeko ikastaroa aurkezten du. Prestakuntzak bost egun iraungo du, eta barne hartuko ditu Balenciaga Etxeko josteko eta lisatzeko tekniken erakustaldiak. Parte-hartzaileek horietan gaitasun praktikoak lor ditzaten, 1955 urteko eta museoaren bildumako soineko baten osagai jakin batzuk egiteari ekingo zaio. Hain zuzen ere, uhalik gabeko gorputza egitea, bies erako begizta batez errematatua, arreta berezia jarriz barruko kortseletaren egiturari eta fantasiazko tailerren berezko itxitura- eta erremate teknika guztiei, hala nola frunzeak egitea, eta organtzak eta guatinak jartzea. Ez da jantzi oso bat egingo; aitzitik, haren zati bat esperimentazio-esparru gisa erabiliko da. IRAKASLEA: Javier Martín. DATU PRAKTIKOAK ETA IZEN-EMATEAKDatak: 2024ko uztailaren 8tik 12ra. Ordutegiak: 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Guztira, 35 orduko jarduera. Honakoei zuzendua: Modaren Diseinua, Patroigintza eta/edo Jantzigintzako tituludunak, modaren arloko profesionalak, eta fantasiazko goi-mailako joskintzaren teknikak sakonago ezagutu nahi dituzten guztiak. Bereziki egokia da aurretik fantasiazko goi-mailako joskintza-tekniken hastapen-ikastaroa edo/eta ertaina, museoak antolatutakoa, egin dutenentzat. Baldintzak: Parte-hartzaileek joskintza-teknikei buruzko ezagutzak izan eta egiaztatu beharko dituzte, eta jantzi bat moztu, josi eta prestatzeko gai izan beharko dira. Inskripzioa: Izen-emateak irekita egongo dira ikastaroa argitaratzen den egunetik hasi eta maiatzaren 9ra arte (azken hori barne, 14:00). Interesdunek online dagoen inskripzio formularioa bete beharko dute, eta modaren esparruan duen trebakuntza eta esperientziaren berri eman behar dute curriculum vitaean. Motibazio-gutuna ere aurkeztu behar da. Bertan, interesdunak jarduerarekin duen interesaren berri eman behar du, bai eta jardueraren edukiarekin duen lotura ere. Osatu gabeko edo epez kanpo jasotako eskariak ez dira onartuko. Parte-hartzaileen kopurua: Gehienez ere, 16 parte-hartzaile izango dira. Eskatutako dokumentazioaren arabera, parte-hartzaileen aukeraketa egingo da, eta maiatzaren 13tik aurrera adieraziko da zeintzuk diren esleitutako plazak. Hizkuntza: Ikastaroa gaztelaniaz emango da. Prezioa: 445 euro. PLAZA MUGATUAK. IZENA EMATEA BEHARREZKOA DA. Gutxieneko plaza kopuru jakin bat betetzen ez bada, jarduera bertan behera geratzen dela jakinaraziko zaie interesdunei, eta dirua bueltan jasotzeko aukera emango zaie. Jardueraren amaieran bertaratze-ziurtagiria emango da. Harremanetarako:
Tel. : 943 00 47 77
@. info@fbalenciaga. comLaguntzaileak:
KUTXA FUNDAZIOA
ALFA HOGARPROGRAMA
Fantasiazko goi-mailako joskintzako tekniketan ikastaro aurreratua
Datos del evento
Organizado por
www.cristobalbalenciagamuseoa.com
Cuando
Del 08/07/2024 al 12/07/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.