"Espazioa"
Datos del evento
Organizado por
iak.eus
Donde
Izaskun Arrue Kulturgunea ? Gasteiz Antzokia
Cuando
11/09/2024
Espazioa. Bidaia bat gure baitan antzezlana Eneko Etxebarrietaren eta Miyuki Okaberen sorkuntza lana da eta Oihaneder Euskararen Etxeko TopAraba 2022 beka eskuratu zuten antzezlan hau aurrera eramateko. Antzerkiak Eneko izeneko pertsonaia espazio-ontzi batean kokatzen du, eta haren esperientzia kontatuko digu. Kabinan dagoen bitartean, Lurra poliki-poliki biratzen ikusten du, eta nahiz eta sentsazio hunkigarria izan, bakardadeak sufrimendua eragiten dio. Astronauta hau erabat isolaturik dago. Maite duen jendearekin harremantzeko eta komunikatzeko modu bakarra, pantaila bidez da. Ondorioz, bere lagun bakarra “Gukel” izeneko espazio-ontziko ordenagailua da, pertsona izatea gustatuko litzaiokeen makina bat, hain zuzen ere. Harekin solasaldian aritzen da gizakiaren izaeraz, makinen gehiegizko erabileraz eta gerren absurdoaz. Antzezlana Ramon Bajo Eskola, Goian eta UNICEF erakundeekin elkarlanean burutu zen. Lantaldea: Lantaldea gure hiriko artista ospetsuek osatzen dute, eta bakoitzak bere espezialitatearen arabera rolak banatuta ditu. Aitor López de Aberasturi ikus-entzunezkoen eta zinemaren arloan arduratuko da; Juan Ibarrondok gidoiaren berrikuspena egingo du; Miyuki Okabek ekoizpen-lanak kudeatuko ditu; Ruben Sanchezek gidoiaren eta euskararen zaintza egingo du; Bingen Mendizabal musikaren ardura izango du; Ricardo Alvarez psikologiaren alorrean arituko da; Jabitxinek zuzendaritza artistikoaren gidaritza hartuko du; Eneko Etxebarrieta antzezpenaz eta proiektuaren koordinazio orokorraz arduratuko da; eta Kenta Etxebarrieta taldearen motibazioa eta kohesioa bermatuko ditu. Sarrera doan, edukiera bete arte.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.