"Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan"

"Biba Voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan"

Datos del evento

Organizado por

Tartean Teatroa

Donde

Bizkaia Aretoa

Cuando

16/09/2020

2016ko urrian joan zitzaigun Darío Fo eta 2013ko maiatzean bere emazte Franca Rame. Biek oihartzun handia utzi dute antzerkian. Haien lanek duten ironiak eta salaketek ez dute gaurkotasunik galdu eta inoiz baino beharrezkoagoak izan daitezke egun. Misterio Bufo, Anarkista baten ezusteko heriotza, Adan eta Eva, Tutta casa, letto e chiesa. . . bezalako testu zorrotz eta zirikatzaileek euren filosofia, ideologia eta bizitzeko era transmititzen dituzte beti ere umorearen bitartez. Mikel Martinez aktorea eta idazlea da. Jatorriz, Lizarraldekoa. Maskara konpainia bilbotarreko fundatzailea, egun Ez dok hiru eta Tartean konpainietako kide da. Irati Agirreazkuenaga antzerki aktorea da, kazetaria, eta EHUko irakaslea. Irrati zein telebistan lan egin du. 2011n Alanbike antzerki-konpainia sortu zuen.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento