"The Old Bachelor"

"The Old Bachelor"

Datos del evento

Donde

Chillida Leku

Cuando

31/05/2024

Henry Purcell konpositorearen suitearekin, Kresala konpainiak dantza historiko eta barrokoaren Europako funts komunaren esparrua berregiten du. Bederatzi mugimenduz osatutako programa bat da, euskal dantzaren inguruko begirada propioa zabaldu eta aldaira-estilo ezberdinetan erakutsitako tradizio herrikoi eta aurre-klasikoaren unibertso interesgarria sakontzen duena. Suitea, antzinako munduaren ezagutzatik eta sentsibilitatetik inspiratuta eta landuta dago, Jean George Noverre dantzaren erreformatzaile handiaren ekintza eta adierazpen zorduna eraldatuz. XVII. mendeko erregela, kadentzia eta eboluzioetan oinarrituriko duetoak, bakar-saioak eta laukote urratsak dira, non dantzak gorteetatik antzokien eszenara pasatzen hasi zen; Lully, Beauchamp, Pecourt edo Feuilletek Luis XIV. aren balletetarako tratatuetan islatu zituzten egitura koreografikoetan ikus daitekeen bezala. - Koreografia eta berreraikuntza historikoa: Faustino Aranzabal
- Dantza-maistra eta jantzien diseinua: Idoia Ibarzabal
- Orkestra zuzendaria: Sergio Zapirain
- Dantza egitaraua: Overture, Rondeau, Slow Air, Boree, Hornpipe, Minuet, March, Jiga
- Dantzariak-interpreteak: Enara Lardizabal, Manex Lizartza, Naroa Conde, Markos Murua, June Azpiazu, Ibai Ochoa De Alaiza, Claudia Erentxun, Pablo Zurutuza, Naia Lertxundi, Beñat Lizartza, Izaro Lozano, Beñat Sasiain, María Pérez, Lorea Esnaola

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento