"Amigas Donosti", Koro Mujikaren erakusketa

"Amigas Donosti", Koro Mujikaren erakusketa

Datos del evento

Organizado por

kutxakultur.eus

Donde

Kutxa Kultur Plaza

Cuando

03/12/2020

Amigas Donosti kolorez betetako pasealekua. Argazkia da nire lanaren oinarria. Duela 4 urtetik hona, nire argazkiak irudi bihurtzen ditut, naif estiloarekin. Kolorez eta era guztietako xehetasunez beteaNire argazki-artxibo handiaren barruan, desagertu diren leku asko aurkitu ditut berriro; esaterako, dendak, eraikinak, txokoak, xehetasunak… Horiek guztiak nire irudietan azaldu ditut berriro. Gauza bera gerta daiteke gure haurtzaroa, familiaren baserria, eta gure oroitzapenetan denok ditugun hainbat eta hainbat leku… Zergatik ez ditugu horiek ilustratzen?Autodidakta eta ikasten jarraitzeko gogo handiz. Nire teknika, oso erraza: arkatza, bolia eta nire pinturak. Espero dut nire irudiek barruan daramagun nostalgia hori ateratzea. Pasatu, ikusi eta gozatu. Harremana: instagram | kmujika@hotmail. comABENDUAREN 3tik 31raOsteguna: 3, 10, 17, 24, 31 | 11:00 > 13:00Ostirala: 4, 11, 18 | 18:00 > 20:00Astelehenetik asteazkenera:  21, 22, 23, 28, 29, 30 | 18:00 > 20:00Larunbata: 5, 12, 19, 26 | 10:00 > 13:00Ekitaldi hau Kutxa Kulturrek Plazan Artistaren txokoa programaren baitan dago; programa honek zenbait artista beren lantegi edo tailerrak Plazara 3 edo 4 astez ekar ditzaten gonbidatzen ditu.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento