Amak

Amak

Datos del evento

Organizado por

villabona.eus

Donde

Erreboteko plaza (Euria eginez gero, Ikastola)

Cuando

25/07/2020

Villabonako udako kultur egitarauaren barruan. Amak amak dira eta lau. Lau trikiti edo lau pandero eta lau ahots. Lau izenen lehen letrarekin osatutako taldea eta, gainera, lauak amak dira. Amak ikuskizun biribila eskainiko duen taldea da: Alaitz Telletxea (Alaitz eta Maider), Maixa Lizarribar (Maixa ta Ixiar), Amaia Oreja (M-n Ezten) eta Kristina Solano (M-n Ezten). Euskal Herriko folk musikaren ertzak betiko moldeetatik atera eta proposamena gorpuztu nahi dute, ikuskizun bitxia eskaintzeko asmoz.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento