"La Función Que Sale Mal"

"La Función Que Sale Mal"

Datos del evento

Organizado por

teatroarriaga.eus

Donde

Arriaga Antzokia

Cuando

Del 16/09/2020 al 27/09/2020

La Función Que Sale Mal komedia Monty Pythonen eta Sherlock Holmesen arteko nahasketa da. 2015ean komedia onenaren Olivier Saria irabazi zuen ikuskizunak, antzerki talde amateur baten misteriozko obraren estreinaldia aurkezten digu. Estreinaldi horretan, izenburuak berak iragartzen duen bezala, txarto atera daitekeen guztia, txarto aterako da!“Hondamendiaren maisulana”; horrela definitu zuen The Times egunkariak antzezlana. Bertan, ezbeharretarako joera bitxia duten antzezleek, horien kontra borrokatzen dira antzezpen osoan zehar, ondorio dibertigarri bezain konponezinekin. La Función Que Sale Mal ikuskizunak mundu osoko 8 milioi ikus-entzule baino gehiagori eragin dizkie barre-algarak Londreseko West Enden estreinatu zenetik (2012), bere kategoriako sari nagusiak bereganatuz. Ordutik, bere arrakasta 30 herrialde baino gehiagotara hedatu da, bost kontinenteetan ikusi da, eta nazioarteko 11 sari lortu ditu, horien artean, Ezusteko komediaren Olivier sari, Eszenografiaren Tony sari, eta Ezusteko komediaren Moliere sari ospetsuak. Aipatu beharreko beste une garrantzitsu bat 2017an izan zen, txarteldegiari dagokionez Broadwayko komediarik arrakastatsuena izan zenean, eta bi denboraldi eman zituen karteldegian. Antzezlanak izan duen arrakasta handia ikusita, BBCk “The Goes Wrong Show” telesaila sortu berri du. SORKUNTZA TALDEAJatorrizko bertsioaren zuzendaria: Mark Bell
Bertsio espainiarraren zuzendaria: Sean Turner
Zuzendari kidetua: David Ottone
Idazleak: Henry Lewis, Jonathan Sayer, Henry Shields
La Función que sale Mal lanaren moldatzailea: Zenón Recalde
Eszenografiaren diseinua: Nigel Hook
Argiztapena: Ric Mountjoy
Jantziak: Roberto Surace
Soinu diseinua: Andy Johnson
Argazkia: Helen MurrayANTZEZLE TALDEAChris: Hector Carballo
Robert: Manuel de Andrés
Sandra: Carla Postigo
Dennis: Alejandro Vera
Annie: Noelia Marlo
Trevor: Agustín Otón
Max: David Ávila
Jonathan: Fael García
Swing-a: Paula G. Lara, Ángel Saavedra, Avelino PiedadEkoizpena: SOM Produce, Nearco Producciones, Cobre Producciones, Olympia Metropolitana

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento