JoKB

JoKB

Datos del evento

Organizado por

www.culturanavarra.es

Donde

Kiroldegia

Cuando

05/09/2020

Kultur 2020 programaren barnean. JoKB soinuen, festaren, energiaren eta koloreen arteko konbinazio paregabea da. Egun talde katalana bira egiten ari da, Ohana bere azken diskoa aurkezteko soinu berri batekin: funky festazalea, reggaearekin, poparekin eta rockarekin fusionatuta, baita dantzatzera gonbidatzen duten soinu elektronikoagoekin eta haize fresko eta baikorrekin ere. Igualadako taldeak (Bartzelona) zuzenekoa bihurtu du bere proiektuaren indarguneetako bat; ikuskizun ahaltsu eta eraginkorra da, kanta propioak bertsioekin nahasten dituena, 80ko hamarkadako disko-musikaren klasikoetatik hasi eta egungo kantetara, eta interakzioz eta energiaz betatako emanaldi bat eskaintzen du. JoKB udako nahitaezko festa horietako bat da, etenik gabeko zuzeneko ikusgarriarekin, eta koreografiaz beteta. Emanaldi harrigarria da energiaz betetako eszenaratze apartekoarekin. Ezin duzu galdu!

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento