Cursos "Geroa, hemen": "Etorkizuneko klasikoak"

Cursos "Geroa, hemen": "Etorkizuneko klasikoak"

Datos del evento

Donde

BBK Kuna

Cuando

Del 07/05/2024 al 21/05/2024

"Geroa, hemen” egitasmoaren barruan Euskal Idazleen Elkarteak BBKren laguntzaz antolatu duen bigarren saioa izango da. Martxoan “Etorkizuneko gorputzak” gaiaren inguruko solasaldi arrakastatsua eskaini zuten Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxeak, eta oraingoan ikastaro bat proposatu nahi dute. Maite Lopez Las Heras poetak “Etorkizuneko klasikoak” izeneko ikastaro teoriko-praktikoa eskainiko du. Besteak beste, hauek dira landuko dituen arloak:- Ze obra izango dira klasikoak etorkizunean?
- Ze obra bilakatu dira klasiko eta zergatik?
- Nork erabakitzen du zer izango den klasiko?
- Zenbaterainoko garrantzia izango du adimen artifizialak geroko klasikoetan?Literatura-lanez gain, musikan zein beste arteetan klasikotzat hartzen diren lanak ere aztertuko dira. Literaturari dagokionez, genero desberdinak landuko dira: ipuina, olerkia, eleberria, mikroipuina…Klasikotzat hartzen diren lanen egileak ere jorratuko dira, haien jatorria, generoa, eta abar. - Egutegia: Maiatzak 7, 14 eta 21.
- Ordutegia: 16:30-19:30
- Lekua. Kuna espazioa, Bilbo.
- Izen-ematea: komunika@idazleak. eus (apirilaren 30era arte)
- Ikastaroa doan izango da.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento