"Klasikoak eta albumaren egungo joerak: mezu bererako lengoaia ezberdinak" ikastaroa, Piu Martinez Lopezekin

"Klasikoak eta albumaren egungo joerak: mezu bererako lengoaia ezberdinak" ikastaroa, Piu Martinez Lopezekin

Datos del evento

Organizado por

www.ibbygaltzagorri.eus

Cuando

26/10/2024

Piu Martínez López irakurketa-bitartekaritzako eta albumaren dibulgazioko adituak "Klasikoak eta albumaren egungo joerak: mezu bererako lengoaia ezberdinak" formakuntza-saio trinkoa egingo du urriaren 26an, 09:30etik 14:30era, Donostiako San Telmo Museoko ekitaldi aretoan. Galtzagorri elkarteak orain 15 urtetik abian duen Haur eta Gazte Literaturako Irakurketa Mintegiaren barruan antolatutako saioa da. Aurten, albuma izango da saioaren ardatza, eta albumaren joera berriak zein diren ezagutaraztea izango du helburu. Izen-ematea urriaren 18ra arte egongo da zabalik. Saioan, gaur egun, HGLn klasikoak lantzeko moduak eta interesa sortzen duten gaiak ekartzeko erak behatu eta aztertuko dira. Piuk albumean bat egiten duten lengoaia ezberdinetan jarriko du arreta, hala nola ilustrazioan, argazkigintzan, komikian. . . eta gai horiei heltzeko modu anitzak arakatuko ditu. Haurrei istorio zaharrak eta berriak kontatzeko forma eta formatu askotarikoetara eramango duten ibilbide bibliografiko bat egingo dute parte-hartzaileek. Irakurketa Mintegian ari diren irakurleez gain, saioa haurren eta gazteen heziketa literarioa lantzen duten eta irakurzaletasuna sustatzeko interesa duen edozein bitartekariri zuzenduta dago: irakasleak, bibliotekariak, editoreak, ilustratzaileak, kultur teknikariak, irakurketa proiektuetan parte hartzen duten begiraleak edo animatzaileak eta literatur kritikariak, besteren artean. Izena emateko inprimaki hau bete behar da eta diru-sarrera egin. Mintegiko kideentzat doan da, elkarteko bazkideek 35 euro eta bazkide ez direnek 50 euro ordaindu beharko dituzte. Gehienez 50 ikaslek parte hartu ahalko dute eta onarpena izen-emate ordenaren araberakoa izango da. Hemen deialdia informazio gehiagorekin.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento