"Habitación: transición de fase"

"Habitación: transición de fase"

Datos del evento

Organizado por

centrohuarte.es

Donde

Uharteko Kultur Etxea

Cuando

Del 04/09/2020 al 22/11/2020

Toki batean bizitzea toki horretan gorputzak eta gauzak sartzean datza, baita gorputz eta gauza horiek espazioan egokitzean ere. Mireya Martín Larumbe eta jorgemartínezuharte artistek materialak eramango dituzte Uharte Zentroko “Habitación” gunera, aterpe bat eraikitzeko eta lan-eremu hori bere egiteko. Ekintza hori haurtzaroko oroitzapen bati dago lotuta; etxolak egin eta bertan bizitzearena, alegia. Bi artistek oroitzapen berdina dute, baina ez zuten garai berean bizi. Izan ere, hamalau urteko aldea dago hiri berean jaiotako bi artisten artean: Jorgek kalean egiten zituen etxolak; Mireyak, berriz, etxean, egongelako mahaiaren azpian. Hamalau urte nahikoa dira hiri bat urbanizatzeko eta hiritarren bizipenak eraldatzeko. Lehenengo aldiz proiektu bateratuan arituz, okasiorako eraikitako beren aterpean elkartuko dira artistak. Hor, bakoitza bere praktikan aritzeaz gain, instituzioen eremuarekin eta hurbileko ingurunearekin arituko dira. Aurkezpen publikoa: atzeratua

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento