Gaur hasiko da Bertsolari Gazteen BBK Sariketa

Gaur hasiko da Bertsolari Gazteen BBK Sariketa
Bertsolari Gazteen BBK Sariketak bertsolari gazteen plazaratzea du helburu nagusia. 1992an izan zuen lehenengo edizioa, eta aurten, beraz, 32 urte beteko ditu taldekako sariketa honek.

Gaur, azaroaren 4an, hasiko da sariketa, eta abenduaren 5ean amaitu. Aurten finala Zornotzan izango da.
Bertsolari Gazteen Sariketa taldean jokatzen den sariketa da, hau da, bertsolariek taldean hartzen dute parte. Bi multzotan banatuko dira taldeak: Gaztetxoak (A) 18 urtera arteko gazteak, eta Nagusiak (B) 25 urtera artekoak. A mailakoek, orain arte moduan, hirukoteak osatuko dituzte, eta B mailakoetan aldaketa egongo da, ordea, eta bikoteka hartuko dute sariketan parte.
A multzoan sei taldek hartuko dute parte, eta hiru kanporaketa, bi finalaurreko eta finala izango dituzte, eta B multzoan sei taldek hartuko dute parte, eta bi finalaurreko eta finala jokatuko dituzte.

Gaurko saioan, Xarmengarriak gira (June Legarreta (Meñaka), Emile Zabala (Mungia), Enara Gallastegi (Dima)) eta Puntuak eta komak (Amaiur Betanzos (Bilbo), Ekhi Zuluaga (Igorre), Iradi Barrenetxea (Artea)) taldeak arituko dira Bilboko Urretxindorra Ikastolan.

Aupa gazteak!

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento