Sustraiak Dantza taldearen: ensayo abierto

Sustraiak Dantza taldearen: ensayo abierto

Datos del evento

Organizado por

legazpi.eus/

Donde

Herrigunea

Cuando

10/07/2020

Ikasturte amaierarekin etorri ohi dira urtean zehar egindako lana erakusteko jaialdiak. Horietako bat izan ohi da Sustraiak Dantza taldeak ekainean eskaini izan ohi duen dantza ikuskizuna. Ikasturte hau oso berezia izan da, eta jaialdi gehienak bertan behera geratu badira ere, Sustraiak Dantza taldeak jaialdi berezia eskainiko du, bizi dugun egoera eta garaiari egokitua. Jaialdi ibiltaria eskainiko dute, “Entsegu irekia” izena jarri diote emanaldiari, eta uztailaren 10ean, 20:00etan hasiko da Kale Nagusian(Kalotx parean). Goiz Deia Txistulari taldea eta Legazpiko Dultzaina-jole taldea izango dituzte lagun. Hona eskainiko dituzten dantzak:1. Zatia- Pausoak
- Agurra
- Zinta Dantzako Zortzikoa
- Erribera
- Legazpiko Ezpata Dantza2. Zatia- Antzina Pika
- Makil Handien Jokoak
- Lapurdiko Makil Txikiak
- Lapurdiko Kontradantza3. Zatia- Axuri Beltza
- Billantzikoa
- Kaskarotz
- Guda Dantza4. Zatia- Desafioa
- Saltokakoa
- Larrain Dantza
- San Juan Zortzikoa
- Fandango eta Arin ArinaIkusleei eskatu nahi diete, 1,5metrotako distantzia mantentzea eta maskara jantzita izatea, eta momentu oro aurkezlearen oharrei kasu egitea.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento