DANIELA TABERNIG + TOMAS BALLICORA

DANIELA TABERNIG + TOMAS BALLICORA

Datos del evento

Organizado por

teatroarriaga.eus

Donde

Arriaga Antzokia

Cuando

19/11/2024

Argentinako ganbera-abestiaren bidez bi mundu kulturalen artean egindako bidaia, XIX. eta XX. mendeetan Espainiaren eta Latinoamerikaren arteko truke artistiko baliotsua erakusten duena. Kontzertuaren lehen zatian, Eduardo Grauren, Jaime Pahissaren eta Andres Gaosen lanak entzungo ditugu, Argentinako hainbat tokitara emigratu eta haietan bizitzen jarri ziren musikari, konpositore eta pedagogo espainiar nabarmenenetako batzuen lanak —garai hartako hazkunde soziokulturalaren parte garrantzitsu izan ziren horiek—. Juan José Castroren lana ere poeten eta konpositoreen arteko truke baliotsu horren adibide da. Truke horrek, hain zuzen ere, Argentinako ganbera-abestia aberasten eta garatzen lagundu zuen. Ibilbidearen bigarren erdian, musikari garaikideak aurkituko ditugu, hala nola Carlos Guastavino, Alberto Ginastera eta Alberto Williams, hau da, nazionalismo argentinarraren ordezkari nabarmenak, baita amerikanismo musikalaren erreferenteak ere: Hector Iglesias Villoud, Girado Gilardi eta Pascual Quarantino. Sopranoa: Daniela Tabernig.
Pianoa: Tomás Ballicora.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento