Requiem - Maurice Duruflé : L?Atelier Lyrique de Nanterre

Requiem - Maurice Duruflé : L?Atelier Lyrique de Nanterre

Datos del evento

Donde

Loiolako Santutegia

Cuando

31/08/2024

Frantziako L’Atelier Lyrique de Nanterre gambara koruak XX. mendeko Requiem nagusienetako bat eskainiko du: Maurice Duruflé konpositore frantsesaren Réquiem-a. 1947an, bigarren mundo guerra ostean eskeini zion munduari Maurice Duruflé-k otoiz hunkigarri hau. Organu soil eta abesbatzarako bertsio honek, Duruflé-ren idazkeraren dotorezia, espresibitatea eta finezia "à la française" gregorianoren edertasunarekin paregabeki uztartzen ditu. Zuzendaritza frantziar mezzosoprano eta biolin-jotzaile Saskia Salembier-en esku egongo da. Artista honek ondo ezagutzen ditu euskal lurrak, 2020an Ziortzako Kontzertuak jaialdian parte hartu izanagatik. Marc Meisel izango da organu jotzaile, Olivier Latry (Parisko Notre Dame-ko organu titular ohia) ospetsuarekin ikasia. L'Atelier Lyrique de Nanterre bigarren urtez jarraian da Gipuzkoan 2023an Loiolako Santutegian eta Azkoitian Liszt-en Via Crucis eskeini ondoren. Gipuzkoako organuekin erlazio berezia ari da garatzen gambara koru hau.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento