Oreixe Akustikoa 2024: EKHI LAMBERT

Oreixe Akustikoa 2024: EKHI LAMBERT

Datos del evento

Organizado por

arrasate.eus

Donde

Juan Arzamendi Musika Etxea Auditoriuma

Cuando

07/09/2024

2024ko Oreixe Akustikoa jaialdiaren barruan. Ekhi Lambert Irulegiko konpositore eta kantautorea da. In¿uentzia desberdinak juntatuz (herrikoia, pop, musika inpresionista, ¿lmetako musika), interpretazio eta idazkera musikalaren norberako ikusmoldea aldarrikatzen du. Bere bakarkako bigarren diskoarentzat, Ekhi Lambertek hainbat musikarirekin obra oparo, zorrotz eta anbiziotsua sinatzen du. Inbasioak diskoa anitza iragartzen da, bazter, xoko eta pasabidez betea. Musikari desberdinen laguntzarekin gauzatu izan du lan hori : hauek dira Oiasso Kameratako sokak, Joseba Irazoki, Félix Buff, Oihan Oliarj-Ines, Ludovic Leriche… Taula gainean, kantagintza eta poesiari lehentasuna emanez, Ekhi Lambertek seikote moduan aurkezten dizkigu bere kantu berriak. Amets batek irudimena bizikide egiten duen gisara, Ekhi Lambertek atmosfera elegante eta epiko bat josten du.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento