Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. Obra hau 2009an sortu zen, Juan Gautier Metropolis Ferry film laburra filmatzen ari zela. Mutil marokoar bat interpretatu behar zuen aktorea ez zen filmaketara agertu, eta beste norbaitek jokatu behar izan zuen paper hura, istorioaren zati baten inspirazio-iturri zen Ahmed Younoussik, alegia. Peris-Menchetak interpretazioa ikasteko beka bat bilatzen lagundu zion, eta agindu zien, Ahmedi berari eta haren tutore Borjari, egunen batean agertoki batera igoko zela, bere istorioa kontatzera. Bederatzi urte baino ez dituen Ahmeden istorioa jarraituko dugu; etxean jasaten dituen tratu txarretatik ihesean, kamioi baten azpietan ezkutatu eta Espainiara iritsiko da. Alabaina, ustez agindutako lurrera iritsi berritan beste odisea bati egin beharko dio aurre, amesgaizto bati, gauzak ez baitira Ahmedek hona iritsi aurretik amestu bezala. . . Alabaina, umoretik, abenturatik eta elkartasunetik ere izango du odisea berri horrek. Bottoren hitzetan, lan honek “distantzia labur batek –14. 4 kilometro baino ez–, bereizten dituen bi munduren arteko bidaia jorratu nahi du, hizkera errealista eta, aldi berean, erabat liriko eta poetiko baten bidez”.
- Artistak: Ahmed Younoussi
- Konpainia: Barco Pirata, Teatro Español
- Zuzendaritza: Sergio Peris-Mencheta
- Testua: Juan Diego Botto
- Dramagintza: Juan Diego Botto, Sergio Peris-Mencheta, Ahmed Younoussi
Talde artistikoarekin topaketa antzezpena bukatutakoan. Topaketarako gonbidapenak urriaren 15etik aurrera lehiatilean.
Oharra ikusleentzat: ikuskizun honetan argi estroboskopikoa erabiltzen da, gogaikarria izan daitekeena epilepsia duten pertsonentzat.
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "14.4"
Datos del evento
Organizado por
www.vitoria-gasteiz.org
Donde
Félix Petite Antzokia
Cuando
25/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.