Rakel Imaz: "Los colores" (online)

Rakel Imaz: "Los colores" (online)

Datos del evento

Organizado por

http://www.irun.org/cod/noticias/ficha.aspx?tipo=n

Donde

Irungo Liburutegia (Carlos Blanco Aguinaga Kultur Gunea - CBA)

Cuando

14/04/2020

Alarma-egoera dela eta, CBA Kultur gunea jendearentzat itxita egon arren, hainbat eduki eskaintzen ari da aste hauetan sare sozialen bidez. Gainera, aurretik CBA Kultur Guneko instalazioetan egiten ziren hainbat ikastaro, ahal izan den neurrian, mantendu egin dira teknologia berriei esker.

CBA Kultur Guneak aste honetan pauso bat gehiago emango du eta ipuin-kontalariaren saioak eskainiko ditu euskaraz eta gaztelaniaz, aurretik liburutegian egiten zen bezala. Oraingoan, urrutiko ipuin kontalariak izango dira, eta Irungo Udalaren YouTube kanala erabiliko dute: www. youtube. com/irungoudala.  Bertan Udaleko Arloek eskaintzen dituzten ikus-entzunezko eduki guztiak biltzen dira. Kasu honetan, Oihulari taldearen eskutik datorren ekimena da. CBA Kultur Guneko ohiko kolaboratzailea da Oihulari taldea eta konfinamenduko egun hauek hobeto eramateko lagungarri izan nahi du familientzat.

Lehen saioa asteazkenean, apirilaren 8an, izango da, 16:00etan. Maite Frankok "Zuhaitz lehorra" euskarazko ipuina kontatuko du. Bigarren saioa apirilaren 14an izango da, 16:00etan eta Rakel Imazek "Los Colores" gaztelaniazko ipuina kontatuko du. Datozen egunetan beste lau saio izatea aurreikusita dago.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento