Portugaleteko XVI Zinema Express Jaialdia

Portugaleteko XVI Zinema Express Jaialdia

Datos del evento

Organizado por

basqueaudiovisual.eus

Cuando

05/10/2024

Urriaren 5ean, Portugaleteko XVI Zinema Express Jaialdia izango da.

Zinema Express Jaialdia ez da ohiko lehiaketa, izan ere lehiaketara aurkeztuko diren film laburrak jaialdiaren egunean bertan “express” filmatuko dira. 10 orduan bakarrik, eta norberaren ekipoarekin, partaideek lanak pentsatu, gidoiak prestatu, filmatu eta editatu beharko dituzte. Film labur guztiek gai bera izan beharko dute (partaideek jaialdiaren egunean bertan ezagutuko dituztenak) eta antolatzaileek proposatutako hiru lokalizazio gutxienez erabili beharko dira. Parte hartzeko ez da beharrezkoa profesionala izatea ezta ezagutza tekniko berezirik izatea ere, istorio bat eraikitzeko gogoa, sormena eta esperimentazioa baino ez dira behar.

Izena eman nahi duten pertsonek, webgunean dagoen formularioa erabil dezakete:

- https://www. festivalcineexpress. com/eu/izena-ematea/ 

Izena emateko epea 2024ko irailaren 16ra arte zabalik egongo da. Antolatzaileek eskubidea izango dute izen emateak data hori baino lehen ixteko parte hartzeko plazak betetzen badira.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento