"Tradiziotik berrikuntzara"

"Tradiziotik berrikuntzara"

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Donde

Okendo Kultur Etxea

Cuando

19/10/2024

Koruko Ama Birjinaren Eskola 1940. urtean sortu zen, Eskola Dantza Taldearen aurrekari bezala. Hasieran abesbatza besterik ez zen arren, 1950. urte inguruan abesbatzaren arrakastaren ondorioz dantza taldea sortu zen. 1953. urtetik aurrera, ikerketa lan sendo bati heldu zitzaion, euskal dantza tradizionala berreskuratzeko helburuarekin. Horretarako Euskal Herriko txoko eta bazter gehienetan barna ibili ziren, dantza talde nahiz herritarrekin hitz eginez eta inguruko pauso eta erritmoak ikasiz, honela gure herriko kultura mantentzeko. 1983. urtetik aurrera, herri-folklorea beste era batera aurkezteko beharra ikusi zen, horretarako izaera eszeniko bat emanez, betiere, erroak galdu gabe. Hau guztia, eta euskal gaietan oinarrituriko koreografiak izan dira Eskola Dantza Taldeak gehien nabarmendu duten alderdiak, bai nazioartean eta bai nazioan ere. Koreografia horiek euskal tradizioan, mitologian, herrietako kontakizunetan eta abarretan oinarritzen dira gehien. Eskolak tradizioa eta koreografia uztartzen ditu bere ikuskizunetan. Dantzariak: Ainhoa Guembe, Aitzol Ortiz, Alex Mitxelena, Ander Garcia, Ander Oliveira, Ane Ubarretxena, Asier Guembe, Danel Castillo, Eneko Lopez, Iker Mateo, Irene Arozena, Itzel Cestau, June Ezponda, Laia Lakuntza, Maddalen Lopez, Maialen Ubarretxena, Manex Elgeta, Maria Abel, Nahia Heredia, Nerea Lopez, Nora Olano, Sara Olariaga
Musikariak: Aitziber Lizarraga, Eider Olasagasti, Julen Txabarri, Lierni Arozena
Zuzendaria: Nagore Ugaldebere
Musika zuzendaria: Aitziber LizarragaInformazio gehiago: Iturritik Jaialdia (albistea)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento