Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Casting Lear"

Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: "Casting Lear"

Datos del evento

Organizado por

www.vitoria-gasteiz.org

Donde

Félix Petite Antzokia

Cuando

31/10/2024

Gasteizko 2024ko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren egitarauaren barruan. Andrea Jiménez dugu Casting Lear honen sortzailea. Shakespeareren Lear Errege klasikoaren bertsioa da; bertan, fikzioaren eta errealitatearen arteko gurutzaketak ikertzen ditu, antzerkiaren eta performancearen artekoak, eta aitatasunari, maitasunari eta barkamenari buruz hausnartzen du. Hona egilearen azalpen-hitz batzuk: “Ni Cordelia naiz, antzerki-zuzendaria. Beste Cordelia hura bezala, ni neu ere Learren bila abiatuko naiz, hari aurrez aurre begiratzera ausartuko naiz, eta hura barkatzen saiatuko. Eta agertoki batetik egingo dut”.

Gauero-gauero, Lear izango da aktore desberdin bat; gauero-gauero, emanaldia ezagutzen ez duen aktore desberdin bat aita posible bat izango da, antzokian hitz egitera eseri nahi duen aita bat.

Andrea Jiménez egungo antzerkigintzan indar handiz ospea irabazten ari da, batere zalantza gabe. ”El Ojo Crítico” Antzerkigintza saria irabazi zuen 2019an, Teatro en Vilo konpainiarekin egindako ibilbideagatik. Oraingoan, Andreak fikzioaren eta errealitatearen arteko gurutzaketak ikertzen ditu, antzerkiaren eta performancearen artekoak, William Shakespeareren Lear Erregeren egokitzapen ausart, hauskor eta ludiko baten bidez. - Artistak: Andrea Jiménez eta Juan Paños-ekin batera, aktore desberdin bat arituko da gauero.
- Konpainia: Andrea Jiménez, Barco Pirata, Teatro de la Abadía
- Egilea: Andrea Jiménez
- Zuzendaritza: Andrea Jiménez, Úrsula Martínez
- Dramagintza: Andrea Jiménez, Olga Iglesias

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento