Chillida Lekuren berrirekiera: "Iceberg"

Chillida Lekuren berrirekiera: "Iceberg"

Datos del evento

Organizado por

museochillidaleku.com/

Donde

Chillida Leku

Cuando

20/06/2020

Hernaniko Chillida Leku museoaren ateak ekainaren 20an zabalduko dituzte berriro, COVID-19ak eragindako konfinamenduaren ondoren, udako solstizioa ospatzeko dantza-ikuskizun batekin. Hernaniko Udalarekin elkarlanean antolatu dute ekimena. Iceberg, Myriam Pérez Cazabón konpainiaren eskutik, dantza garaikideko pieza bat da eta konkista baten bidaiari buruz diardu. Ikusezina den zerbaiten bila abiatzen den bidaia epikoa, aztertutako bide burutuaren isla. Koreografoa eta Nagore Legarreta argazkilari hernaniarraren arteko elkarrizketetatik, sortu zen muntaia koreografiko hau. Distantzia baldintza egokiak bermatzeko, ikuskizuna 25 minutuko 2 ekitaldietan egingo da: 12:00etan eta 20:00etan, bakoitzeko 200 sarrera izango dituelarik. Egun honetan, museoa 10:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 22:00etara irekiko da, bisitariek bere osotasunean bisita dezaten eta Lurra Kafetegia erabiltzeko aukera ere izan dezaten.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento