"Lurrun minez"

"Lurrun minez"

Datos del evento

Organizado por

lafundicion.org

Donde

La Fundición

Cuando

02/10/2020

LURRUN MINEZ hiru marikaren arteko drama psikologikoa, soziala eta sexuala da. Hiruki arrosa. Daviden Erreinua izeneko gay sauna batean gertatuko da ezusteko topaketa. Lurrun artean desioak, jaia, frustrazioak, erakarpen sexualak, boterea eta beste hamaika kontu labainkor nahastuko dira. Alexek, 30 urte ingurukoak, bertan lan egiten du. Bere buruari Mari Matraka Erregina deitzen dio. Oskarrek 44 urte inguru dituen institutuko irakaslea da, saunako ohiko bisitaria da. Jesusek 19 urte ditu eta lehengoz joango da gay sauna batera. Gabon gauean itxita egon behar luke saunak, baina Alexek bare kabuz irekitzea erabaki du, opari ederren bat jasotzeko esperantzaz. Beste pertsonaiak iritsi ahala, lurrun artean ezin ikus daitezkeen hariak argitara azaltzen joango dira, askatzeko zaila izango den lokarria sortu arte. Parranda orgiastikoa izan nahi du gauak. Baina dibertimendu eta libertimenduan bizirauteko ospakizunak, kontraesanek, gezurrek eta minek bustitako lurrun gaua izaten bukatuko du. Izan ere, gorputzek jaia eta politika egin nahi badute ere, herentzia pisutsua jasaten dute oraindik, benetako borondate askeak zapuzten dituen herentzia soziala. Desirak eta beldurrak, alkohola eta pasioa, ezinegona eta nahiak, izerdia eta lurruna, beldurrak eta beharrak. Lumak, gorputzek eta arimak nahastuko dituen koktela izango da Gabon gau hau. - Testua: Galder Perez
- Zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi
- Zuzeneko musika: Joseba B Lenoir
- Argiztapen diseinua: Joseba Lazkano

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento