Maitaldia 2024

Maitaldia 2024

Datos del evento

Organizado por

eitb.eus

Cuando

Del 04/09/2024 al 16/09/2024

Maitaldia dantza jaialdia aurkeztu dute gaur, Biarritzen. Irailaren 4tik 16ra egingo dute jaialdia, Biarritzen nagusiki, baina baita beste 16 udalerritan ere, Errenteriatik Bokalera eta, ekialdera jota, Atharratzeraino. 41 konpainia arituko dira guztira dantza garaikidearen euskal hitzordu gorenean; izen batzuk aipatze aldera, Bernako, Marseillako eta Montecarloko balletak, Rennes, Caen eta Nanteseko koreografia zentroak, Sun-a Lee hegokorear sortzailea, Robinson Cassarino eta Bruno Pradet. Nola ez, etxekoak ahaztu gabe: Kukai, Bilaka, Dantzaz, Martin Harriague. . . . Kukaik Euskorleans aurkeztuko du, giro udatiarrean, Bilakak Ilauna sorkuntza, eta Martin Harriague Emilie Lericherekin arituko da Crocodile berritasunarekin. - Maitaldia 2024: egitaraua

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento