Eneritz Furyak

Eneritz Furyak

Datos del evento

Organizado por

musikaze.net

Donde

Plateruena Kafe Antzokia

Cuando

27/11/2020

Hitz poetiko ilunkarak kantatzen dituen ahots berezi eta pertsonala da Eneritz Furyakena. Heterodoxoegia folk konbentzionaleko ikuspegi hertsiarentzat, popetik ez da urrunegi, baina punka da osagai ezinbestekoa bere kantuetan. Sortzeko modu sinpleagatik, kantuen trinkotasunagatik, bere kabuz eta eskura dituen tresna apurrekin produzitu nahiz grabatzeagatik. Bi disko plazaratuak ditu dagoeneko kantari irundarrak: Eneritz Furyak (2017) bilduma eta Zaldi zuria / Maskara kantu biko singlea (2018); bakarkako hirugarren lana bidean du, oraindik argia ikusi ez badu ere. Lehen ere izana dugu Itziarren, Burugorri Ostatuan joan den urtean emandako kontzertuan. "Zaldi zuria" kantuaren bideoklipa.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento