XII. Rudelari Eguna de Gernika

XII. Rudelari Eguna de Gernika

Datos del evento

Donde

Astra

Cuando

25/05/2024

Aurtengo XII. Rudelari Eguna maiatzaren 25ean izango da Gernikako kaleetan, tabernetan eta Astran burutuko direlarik antolatutako ekimenak. Hamabigarren edizio honetan arratsaldeko 18:00etan egingo dute elkar-batzea Arrano tabernan, Rudelari Sound Systemen eskutik musika eta giro aparta ziurtatuta egongo delarik. Ondoren, 20:00etatik aurrera Bagaboos taldea ikusteko aukera izango da dohainik Aterpe tabernan, Bilboko talde berri baina esperimentatu honen lehenengotako taularatzea izango delarik. Astran izango dira kontzertu nagusiak 22:0etan, eta sarrerak 12 eurogatik izango dira eskuragarri bertan. Lehenengo taldea Amaika Rude Sound ska jazz egiten duen talde bilbotarra izango da, besteak beste, Akatz taldeko musikari batzuz osatutako taldea. . . Ostean, jada 16 urte martxan dabilen eta 9 musikariz osaturiko The Bandits taldea izango da Astran lehen aldiz, Castellóko ska, rocksteady ta early reggae nahasten dituen talde ezaguna. Egunari amaiera emoteko berriz, Irene Suarez Pantxekoa arituko da biniloak jartzen Zeppelin tabernan.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento