Izaki Gardenak

Izaki Gardenak

Datos del evento

Organizado por

deba.eus

Donde

Euskal Jolas frontoia

Cuando

07/08/2020

- Debako udako kultur egitaraua eta ekitaldietarako jarraibideak. Dena oskol diskoa aurkezten. 2012. urtean Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sortutako taldea da Izaki Gardenak. Urte bereko irailean Iñaki Llarenaren estudioan bost abesti grabatu zituzten, gerora Oihuka disketxeak argitaratutako Itsasargiak disko laburrean agertu zirenak. 2013ko udan Donostiako Elkar estudioetan “Amaieratik hasi” euren aurreneko lan luzea grabatu zuten Victor Sánchezen gidaritzapean. Urte bereko urrian argitaratu zen diskoa. 2015eko udan “Aurri gara” grabatu zuten, hura ere Victor Sánchezekin Elkar estudioetan. Disko hark kritika bikainak jaso zituen, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko amerikar/folk disko onena izendatu zuelarik. Kontzertu bira zabal baten ondoren atseden hartu zuten 2017ko martxoan. Urte eta erdiren ondoren bueltan ziren, “Dena oskol” izeneko diskoarekin.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento