XX. edizio honetan, LEKUZ LEKUk (ACIELOABIERTO SAREAri elkartutakoa), bertoko, nazioko eta nazioarteko dantzarien proposamenak aurkeztuko ditu, gune bakoitzerako sormen zehatzekin. Helburua: dantza garaikidearen lengoaia anitzak ikusle guztiengana gerturatzea. Horretarako, lan koreografikoak hiri-inguruneetara eramanez.
LEKUZ LEKU jaialdiaren programazioa dantza-pieza laburrak ditu, hirigunean, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan.
Hiriaren eta ekintza koreografikoaren arteko topaketa osatzen du, hiriko ikusleen eta hizkuntzen aniztasunaren artean.
Ondare artistikoaren balioa berretsi egiten du:dantzaren bidez, ibiltariak ikasten du plaza bat, paisaia bat, txoko bat eta bestelakoak modu desberdin batean begiratzen, eta lekua berraurkitu egiten du.
Sormena, hurbiltasuna, dantzaren eta erritmoaren gertutasuna eta horren gozamena indartzen du, modu irekian, elkarrekintzako testuinguru batean.
Zer da?
LEKUZ LEKU jaialdiaren programazioa dantza-pieza laburrak ditu, hirigunean, leku irekietan eta ohiz kanpoko lekuetan
Lekuz Lekuk publikoarekin izan daitezkeen harremanak aztertzen ditu, hurbiltasuneko eta lurraldearekin konektatzeko dinamika batean. Esperientzia komun berriak, askotariko formatu artistikoak, amateurrekin egindako proiektuak: artistak eta audientziak dantzaren inguruan biltzen dira, haren forma guztietan. Aurkikuntza eta aniztasuna dira erdigunea, sortzen ari direnak eta ibilbide luzeko sortzaileen pieza berriak, estreinaldiak…
Jaialdiak harremana sortzen du: bestearekin, ingurunearekin, bizi garen ekosistemarekin… Topaketa sustatzen du, ikuspuntuak gurutzatzen ditu, pentsamenduak berritzen ditu… elkar topatzearen plazera berreskuratzeko uneak sortzen dituen elkarbizitzarako energiarekin.
- Lekuz Leku 2024: egitaraua (pdf)
Lekuz Leku 2024: egitaraua
Datos del evento
Organizado por
lekuzleku.com
Donde
La Fundición y Paseo de AbandoIbarra
Cuando
Del 26/06/2024 al 29/06/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.