"9 eguzki" zikloa: Led Silhouette

"9 eguzki" zikloa: Led Silhouette

Datos del evento

Organizado por

navarra.es

Donde

Nafarroako Museoa

Cuando

19/08/2020

Nafarroako Museoak uda honetan zabalduko ditu Begiratokiko ateak 9 EGUZKI ekintza artistikoen zikloa ospatzeko. Aurrez aurreko programa horretan egungo artearen bederatzi topaketa eginen dira, asteazkenero, uztailaren 15etik irailaren 9ra. Saio bakoitzean arte-ekintza bat gauzatuko da, zuzeneko bizipen bat denbora errealean, artistek eta ikusleek partekatua eta emozioak eta ideiak isurtzea eraginen duena. Parte hartuko duten artistek saiakuntzak eginen dituzte beren diziplinen mugetan –marrazketa, gorputza, ahotsa, soinua, testua, irudia- eta ikusleek jasotzen dituzten pertzepzioen espektroa handitzen ahaleginduko dira. Programaren ordutegiak, prezioak eta edukieraArte-ekintza 20:00etatik 21:00etara gauzatuko da Nafarroako Museoko Begiratokian. Haren ateak, eta tabernarenak, 19:00etatik 21:00etara izanen dira zabalik ikusleentzat. Edukiera 60 lagunekoa izanen da Begiratokian, eta euria bada, 40 lagunekoa Hallean. Museoko txarteldegian hartzen ahal izanen dira sarrerak, saio bakoitzaren aurreko egunean eta egun berean, 5 euroan, edari bat hartzeko aukera barne. Ezin izanen da erreserbarik egin telefonoz edo posta elektronikoz. Arte-saio guztietara joateko interesa dutenentzat ziklo osorako hogei abonamendu jarriko dira salgai uztailaren 14an, 45 euroko prezioan. Abuztuaren19an Led Silhouettek espresuki sorturiko eta Bonus track-ek antzezturiko dantza garaikideko ikuskizuna emanen da. Gorputzaren eta espazioaren arteko harremana jorratuko da bertan.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento