Folklore Jardunaldiak

Folklore Jardunaldiak

Datos del evento

Donde

Ansoleaga aretoa

Cuando

Del 08/04/2024 al 13/04/2024

Datorren astean, apirilaren 8tik 13ra, Ortzadarrek eta Nafarroako Ondare Immaterialaren Artxiboak antolatutako Folklore Jardunaldien XXXVIII. edizioa ospatuko dute Iruñean. Baztango folklorea aztertzeko proposamena dakarte "Baztan: dantza bere bidean" izenburupeko saioarekin. Baztango folkloreak, urte askoan, Arizkungo txistularia zen Maurizio Elizalde izan du bere ordezkari nagusia. Maurizio Elizaldek dantza maisuaren eta baztandar herri musikaren ordezkariaren funtzioa izan zuen 1992an hil zen arte. Dantza eta musika tradizionala ulertzeko zuen moduak itzala egin zien tradizioa ulertzeko beste modu batzuei. Ordutik Baztanen gauza asko joan eta etorri da, eta tartean, Patxi Larralde, Arizkungo txistularia bera ere, Baztango tradizioaren ikuspegi berri baten giltzarri bihurtu da. Horren erakusle da emakumea mutil dantzetan aritzearen aldeko bere uste irmoa. Hogeita hamar urte joan dira Elizalde hil zenetik, eta Baztanen folklorearen arloan sortutako mugimendu sozial eta kulturalen errepasoa eta balorazioa eginen du Patxi Larraldek Folklore Jardunaldian: Maurizio Elizalderen garaian egindakoaren eta Baztandako folkloreari hark egindako ekarpenaren gaineko balorazioa; Larralde eta bere taldea ibarreko musika eta koreografia arloan nagusitzera eraman duten prozesuak, eta, aldi berean, euskal eremu osoan izandako proiekzioa; dantza tradizionalaren egoera ex-novo berreskuratze eta sorkuntzaren adibide argiekin. Patxi Larralde da Baztango kultur aldaketa sinbolizatzen duen pertsona, folklorea gaur egungo gizartera egokitzen duena. Sarrera doakoa izanen da, aretoa bete arte. Jarduera paraleloak antolatu ditugu Folklore Jardunaldien edizio honetan; jarduera guztiak Iruñerriko Mankomunitateko Ansoleaga Aretoan eginen dira. San Frantzisko kalea, 5 Iruñea. Folklore Jardunaldietako jarduerak:- Apirilak 8-13. Argazki erakusketa.
- Apirilaren 9an, 19:00etan “Ortzadar Kantari Taldea eta herri musika” hitzaldia (gaztelaniaz). V. M. Egia Astibia.
- Apirilaren 11n, 19:00etan Nafar Haziak dokumentalaren proiekzioa (gaztelaniaz).
- Apirilaren 12an, 19:00etan “Doinu bete historia” kontzertua Beltxaren Taldearen eskutik.
- Apirilaren 13an, 19:00etan Nafarroako Dantzen Atlasari buruzko hitzaldia Karlos Irujo eta Mikel Lasarteren eskutik (gaztelaniaz).
- Apirilaren 13an, 20:00etan, “Baztan: dantza bere bidean” hitzaldia, Patxi Larraldek emana (euskaraz).

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento