#TabakaleraEtxean: "Zein da zure filme zatirik gustokoena?"

#TabakaleraEtxean: "Zein da zure filme zatirik gustokoena?"

Datos del evento

Organizado por

tabakalera.eu

Donde

Tabakalera

Cuando

10/04/2020

Egoera zail honetan, Tabakaleraren izaera publikoa eta kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi dute are eta sendotasun handiagoarekin eta, guztiok etxean egonagatik ere, ahalik eta kultur eskaintza aberats eta zabalena eskura jartzeko ahalegina egingo dute. Horretarako sortu dute #TabakaleraEtxean, Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroak eskainiko dituen ekitaldiak zuzenean streaming bidez jarrai ditzazun eta, orain arte jazotako hitzaldi, aurkezpen eta bestelakoak kontsultagarri izan ditzazun jarriko dituzte. Tabakalera, beraz, zure etxera lekualdatuko da denboraldi batez. ZINEAZein da zure filme zatirik gustokoena?Erantzuna, apirilaren 10ean, 19:00etan: Irati Gorostidi, Elena López Riera eta Lara Izagirre zinegileen eskutik. Ikusleek zuzenean galderak egiteko aukera izango dute. Bideoa hemen ikusgai

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento