Jazzaldia 2024: BIGYUKI Band with Tomoaki Baba

Jazzaldia 2024: BIGYUKI Band with Tomoaki Baba

Datos del evento

Organizado por

Donostia Kultura

Donde

Fnac Gunea

Cuando

24/07/2024

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. BIGYUKI (pianoa, teklatuak, baxuen sintetizadorea), Randy Runyon (gitarra), Jharis Yokley (bateria), Tomoaki Baba (saxo tenorra)Masayuki Hirano, BIGYUKI izenez ezagunagoa, konpositore berritzaile eta teklista birtuosoa da. Jazza, soula, hip-hopa, rocka eta elektronika uztartzen ditu soinu guztiz berea sortzeko, adoretsua eta epikoa askotan, eta abangoardista eta “groove”-z blaitua beti. Japoniatik New Yorkera lekualdatu zen. Han, “jam session”-etan parte hartzen hasi zen BIGYUKI. Eta emanaldi haietako batean, Daru Jones bateria ospetsuak, zeharo txundituta musikari japoniarrak teklatuetan erakutsitako maisutasunagatik, Talib Kwelirentzat sortzen ari zen bandara elkartzera gonbidatu zuen. Geroago, Bilal raperoarekin eta Robert Glasperrekin ere aritu zen. Hala, saio haietako musikari gisa zuen ospea handitu ahala, bere soinu propioa lantzeari ekin zion. 2016an bi hilabete eman zituen Jon Batisteren taldeko kide gisa The Late Show with Stephen Colbert programan, eta J. Coleren 4 Your Eyez Only (2016) albumean jo zuen. Urte horretan bertan, A Tribe Called Quest taldearen We Got It from Here. . . Thank You 4 Your Service (2016) azken diskorako ere interpretatu eta konposatu zuen. 2019an Kamasi Washingtonen bandarekin biran ibili eta 2021ean Lauryn Hillen bandan jo ondoren, BIGYUKI ez da ez geldirik egon. Bakarlari gisa aritu da munduan zehar; José James eta Antonio Sánchezekin lanean eta biran ibili da; Kassa Overallekin grabatu du, eta proiektu bat hasi du adimen artifizialeko teknologia erabiliz. Musika berria lantzen ari da orain, 2024an kaleratzeko asmoa duena.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento