"Jon Braun"

"Jon Braun"

Datos del evento

Organizado por

amorebieta.eus

Donde

Zornotza Aretoa

Cuando

30/12/2020

Jon Braun beti ilusioz aurrera egiten duen indio txiki bat da. Jon Braunek munduko Jon Braun txiki guztiak hurbildu nahi dizkigu aretoko eserleketara. Indio ttipien herrian natura, zoriona eta poza dira nagusi, baina, bat-batean, zoritxarra beraien herrira heldu da. Ezustean, Jon Braun txikia bakar-bakarrik geratu zaigu, baina han, urrunean, bere arreba nagusiak ez du inoiz ahaztu eta ez du bera topatzeko saiakeran inoiz etsi. Jon Braun zoritxarren aurrean maitasunak ematen digun ausardiaz mintzo zaiguAnita Maravillas konpainia, titereen hizkuntza ikerketa, estetika zaindua eta umorea uztartuz, familia osoaren gozogarri bihurtzen da. Oraingo honetan Jon Braun, Imanol Urbietaren abestiko indio ezaguna, aukeratu du, neba-arreben arteko loturaz hitz egiteko, abenturaz eta maitasunez beteriko western batean. - Iraupena: 50'
- Adin gomendatua: +4 urte

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento