Bilbo: 2024-2025eko udal ikastaroetako matrikulazioa

Bilbo: 2024-2025eko udal ikastaroetako matrikulazioa

Datos del evento

Organizado por

bilbao.eus

Cuando

Del 11/09/2024 al 23/09/2024

Bilbotarrek irailaren 11tik 23ra arteko epea dute 2024-2025 ikasturterako udal-ikastaro eta -tailerretan izena emateko. Hilaren 5ean programazio honetarako hitzordua emateko zozketa egin zen. Gaurtik aurrera, zerrenda horiek hainbat modutan kontsulta daitezke, aukeratutako ikastaro edo tailerraren gaiaren arabera. Honela kontsultatu ahal izango dira hitzorduen zerrendak:Berdintasunari, kulturari eta osasunari buruzko ikastaroak eta tailerrak, udaltegietan, www. bilbao. eus web-orrian edo 944 010 010 edo 010 telefono-zenbakira deituta, astelehenetik igandera, 08:00etatik 20:00etara. Gainera, adinekoentzako osasun-ikastaroetan izen-emateko edo beste edozein izapide egiteko laguntza behar izanez gero, telefono-zenbaki hauetara dei daiteke: 944 20 44 70 eta 944 20 44 53 (astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era). Aisia- eta kirol-ikastaroetarako, berriz, udal kiroldegietan, www. bilbaokirolak. eus web-orrian, edo Bilbao Kirolak-en telefono orokorrera (944 354 740) edo Ikastaro eta Tailerren Gidan agertzen diren kiroldegietako telefonoetara deituz. Udal-tailerretan irailaren 11tik 23ra bitartean eman ahal izango da izena, zozketan emandako hitzorduaren eguna eta ordua kontuan hartuta. Emandako hitzorduak esan nahi du bertan ezarritako egun eta ordutik aurrera egin daitekeela inskripzioa, baina ez du plaza bermatzen. Kultura, berdintasun eta osasuneko ikastaro eta tailerretan izena emateko, www. bilbao. eus web-orrian sartu behar da, edo 944 010 010 edo 010 telefonora deitu astelehenetik igandera 08:00-20:00 ordutegian. Aisia eta kiroleko ikastaroetarako, berriz, www. bilbaokirolak. eus web-orrian sartu behar da, edo Bilbao Kirolak-en telefono orokorrera (944 354 740) edo kiroldegietako telefonoetara (ikastaro eta tailerren gidan ageri dira) deitu. INFORMAZIO OROKORRABilboko Udalak 320 ikastaro eta tailer antolatu ditu 2024-2025 ikasturterako, 4 alorretan: kultura, berdintasuna, aisia eta kirola, eta adineko pertsonen osasuna. Helburua bilbotarren aisialdia dinamizatzea da, aisia-aukera osasuntsuak eskainiz eta gauza berriak ikasteko aukera emanez. Ikastaro eta tailer horiek Bilboko 8 barrutietako udaltegietan egingo dira. Parte hartzeko, urian erroldatuta egon beharra dago, eta adin nagusikoa izan.  Berrikuntza gisa, aurten aisia- eta kirol-ikastaroak Bilbao Kirolak-en bidez izapidetuko dira, telefonoz, kiroldegietan aurrez aurre eta www. bilbaokirolak. eus web-orrian; gainerako ikastaroetarako (kultura, berdintasuna eta osasuna), izapideak aurreko urteetan bezala egingo dira (telefonoz, udaltegietan, udal-webgunean. . . ). - Bilboko Udal Ikastaro eta Tailerren Gida 2024-2025 (pdf)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento