"Hil kanpaiak"
Datos del evento
Organizado por
ermua.es
Donde
Ermua Antzokia
Cuando
Del 19/12/2020 al 21/12/2020
Garizmendi baserrian giza hezur batzuk agertu dira. Etxekoek, Fermin eta Karmen senar-emazteek, Nestor semeari deituko diote eta horrek, berriz, Ertzaintzari. Baina eratzainak iristean, ez da hezurrik egongo. Segidan, hil-kanpaiak joka hasiko dira auzoko baselizan. Adur txarreko seinale horrek, gertaera latzak ekarri ez ezik, familiaren eta ingurukoen garai bateko zauriak irekiko ditu. Imanol Rayok (Iruñea, 1984) Zinema Zuzendaritza ikasi zuen Andoaingo Zine eta Bideo Eskolan, eta Idazketa Zinematografikoa Urnietan, Michel Gaztambiderekin. 2011n lehen film laburra zuzendu zuen, Bi Anai, Bernardo Atxagaren izen bereko eleberrian oinarrituta, zeinarengatik Zinemira saria jaso baitzuen Donostia Zinemaldian. Hil kanpaiak da bere bigarren filma. - Hil kanpaiak filmaren fitxa.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.