Fas Zinekluba: "Chambre 212"

Fas Zinekluba: "Chambre 212"

Datos del evento

Organizado por

cineclubfas.com

Donde

El Carmen aretoa

Cuando

22/12/2020

Chambre 212  - 2019 - Francia - 86 m. - Zuz. :  Christophe Honoré  - V. O. S. C. TOUR D’A-rekin elkarlanean saioaEdukiera mugatua (COVID-19). Ahal dela erreserbatu aurretik, info@cineclubfas. com helbide elektronikoaren bitartez. Mariak, 20 urte ezkonduta eman ondoren, erabaki du harremana hautsi eta bizi berri bat hastea. Horretarako egiten duen lehenengo urratsa da familiaren etxea uztea eta hurbileko hotel bateko 212. zenbakia duen gelan ostatu hartzea, baina, bertan dela, pentsatzen hasten da erabaki ona hartu ote duen. Logela horretan harreman krisi horrek magia aurkituko du. (Ingelesez On A Magical Night izenburua du filmak). Komedia zirraragarria, freskoa, arina, dibertigarria, sentibera eta, aldi berean, gogoetara eramango gaituena. Nabarmentzeko modukoak dira antzerki itxura ematen dion estilo txundigarri estilizatua eta protagonistaren antzezpen bikaina. Emakumezko aktorerik onenaren Cesar Sarietan izendatu zuten Chiara Mastroianni, eta filma bera, Cannesen zuzendaritza onenaren sarietan, “Un Certain Regard” sailean. Trailerra

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento