Gasteizko Udal Musika Banda: "Eskainia"

Gasteizko Udal Musika Banda: "Eskainia"

Datos del evento

Organizado por

vitoria-gasteiz.org

Donde

Gasteizko Principal Antzokia

Cuando

22/04/2020

2019-2020 abonamendu denboraldiko seigarren kontzertua. Luis González, tronpeta-jotzailea. . . Miguel Hernández, poeta. . . Bill Selvitelle, Jr. , gazte aparta. . . Hiru pertsona, musika lan handien inspirazio izatea oso merezi dutenak. Tronpetaren maisua den interpretatzaile honekin hegan egingo dugu. Bere herrialdean eta bere lurraldean bere musika tresnarako egin den musika biltzea dauka helburu eta doinu flamenkoak, ilunsentiko baretasuna eta jai-gau bateko soinu anabasa erritmo latinoekin nahasia ekarriko dizkigu. Gogoan izango ditugu maitasuna eta lurrari, gizakiaren kemena eta goibeltasunari eskainitako kantuak poeta bikainaren hitzetatik etortzen zitzaizkigun garaiak; hitzak olerkietan, bere bizitzarekin nahasturiko olerkiak, zoritxarrez laburregia izandako bizitza. Gazte aparta batek bai familia, bai lagun bai irakasleengan utzitako ondaretik hartuko dugu inspirazioa. . . Tronpeta-jotzaile, poeta eta aktore gaztea, beretarrei goizegi agur esan ziena, baina bere irmotasun eta adorearekin oztopoen aurrean amore ez emateko indarra zabaldu zuena. Kontzertuaren informazioa- Eguna: 2020ko apirilaren 22an
- Ordua: 20:00
- Lekua: Principal Antzokia
- Zuzendaria: Iker Olazabal
- Tronpeta bakarlaria: Luis GonzálezEgitaraua- “Poem” J. Frantzen
- "Rapsodia hernandiana” S. Quinto
- "Concierto para trompeta y banda" I. Cantos a la tierra; II. Atardecer en la cueva; III. Noche latina. G. Martínez Vera

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento