2020ko Aste Santuko "Alegiazko bidaien kontakizun-lehiaketa"

2020ko Aste Santuko "Alegiazko bidaien kontakizun-lehiaketa"

Datos del evento

Organizado por

Oihaneder Euskararen Etxea

Donde

Oihaneder Euskararen Etxea (Gasteizko Kafe Antzokia)

Cuando

Del 08/04/2020 al 20/04/2020

Alarma egoerari eta derrigorrezko itxialdi honi zirrikitu bat topatu nahian, eta Aste Santu honetan etxean geratu beharko garenez, Oihaneder Euskararen Etxeak irudimenarekin bidaiatzea proposatzen dizue. Horretarako, "Alegiazko bidaien kontakizun-lehiaketa" antolatu du. Bidaien kontakizunak, ipuinak, kronikak, nobelak. . . edozein hizkuntzaren literatura tradizioaren parte dira, eta euskaraz ere adibide ederrak ditugu. Genero ederra, ezbairik gabe, sarri irudimenarekin baino ez dena jorratu, norberaren etxetik irten gabe, alegia. Edo akaso Jonathan Swift-ek Gulliver ospetsuaren bidaia-leku guztietan egon zen?Hori da Oihaneder Euskararen Etxeak proposatzen duena, irudimenarekin bidaiatzea, eta gutxi gorabehera 3. 000 karakteretan kontatzea. Hitzak atontzeko, eta bidaia hobeto deskribatzeko ilustrazioak edo irudiak ere erabili ahalko dira begien gozamenerako. Parte hartu nahi dutenek oihaneder@oihaneder. eus helbidera bidali beharko dituzte beren kontakizunak apirilaren 20a baino lehen. Irabazleek 100 €, 50 € eta 30 €ko bonoak izango dituzte zain Gasteizko ZULOA eta MARA-MARA liburu-dendetan gastatzeko. Informazio gehiago: Oihaneder Euskararen Etxearen Facebook, Twitter eta Instagram kontuetan.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento