Kiki Morente eta Pepe Habichuela

Kiki Morente eta Pepe Habichuela

Datos del evento

Organizado por

www.flamencoonfire.org

Donde

Udaletxeko balkoia

Cuando

29/08/2020

Flamenco On Fire 2020 jaialdiaren barruan. José Enrique Morente Carbonell, Kiki Morente (Granada,1989) kantaore eta gitarrista handiko leinu bateko kidea da. Enrique Morenteren eta Aurora Carbonell bailaoraren semea, Soleáren eta Estrellaren anaia, txikitatik erein zuen aitak harengan gitarrarekiko zaletasuna. Goi-mailako ikasketak egin zituen Granadako gazteria musikalen Kontserbatorioan, eta ohikoa da emanaldietan gitarra jotzen ikustea. Haren kantuak Manuel Vallejo, Pepe Marchena, Antonio Chacón eta beste maisu batzuen eragina jaso du, baina eragin garaikideak ere, hala nola Pat Metheny, Leonard Cohen eta Cheb Khaled artistenak, haiekin lanean aritu baitzen aitaren hainbat proiektutan. 2010ean, bakarkako ibilbideari lotua, Juan Habichuela bilobarekin eta David Carmonarekin aritu da, eta lankidetzan, berriz, Vicente Amigo, Niño Josele eta Carlos Saura zinegilearekin. Oraingo honetan, gitarra flamenkoaren mito bat izanen du bidelagun. José Antonio Carmona Carmona (Granada, 1944) instituziotzat hartua baitago kantuari lagun egiteari dagokionez. Vicente Escuderorekin eta Sabicas maisuarekin hasia, geroago, hogei urte zituela, Madrilgo Torres Bermejas tablaoan aritu zen. Ibilbide emankorrean, Juanito Valderrama, Camarón, Enrique Morente eta beste aunitzen bidelaguna izan da. Azken horrekin, funtsezko lana ondu zuen flamenkoaren historiarako. Sormena akuilu duela, teknika fina darabil beti, kantu flamenkoan aritu zalea da eta sentiberatasun handi-handikoa. Horrek guztiak bultaturik, jazz munduko musikari ospetsuekin aritu da (Dave Holland eta Don Cherry), bai eta musika hinduan ari direnekin ere (Nithin Sawhney, Anoushka Shankar eta The Bollywood Strings).

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento