Azkuna Zentroak Zinemaldiko azken edizioan estreinatutako film sorta bat aurkezten du, Donostiako Zinemaldiarekin lankidetzan. Sail Ofizialean, Perlak sailean eta New Directors sailean proiektatutako bederatzi filmeko sorta bat da, hain zuzen, zinema-ekoizpenaren gaur egungo ikuspegiaren erakusgarria. Zenbait zinemagile garaikideren azken lanak sartu dira programan, hala nola François Ozonen“Quand vient l'automne”, Costa Gavrasen “Le dernier soufflé” eta Sean Bakerren “Anora”, Cannesko Urrezko Palmondoaren irabazlea.
Aintzat hartu dira, halaber, nazioartean ospea lortu duten emakume zinemagileak eta haien lanak, esate baterako Coralie Fargeat eta haren bigarren filma, “The substance”,, Cannesko Jaialdiaren aurreko edizioan gidoirik onenaren saria irabazi zuena; Fernanda Valadez eta Astrid Rondero mexikarrak eta“Sujo” filma, Sundanceko Epaimahaiaren World Cinema saria eskuratu zuena; eta Alauda Ruiz de Azúa eta haren fikzioko lehen saila, “Querer”. Azpimarratzekoak dira, halaber, Belk?s Bayrak turkiar zuzendaria eta “Gülizar”, haren lehen film luzea.
Tokiko zinemari dagokionez, bi film hauek proiektatuko dira: “Azken Erromantikoak”, David Pérez Sañudo zuzendariaren bigarren filma, Txani Rodríguezen izen bereko eleberriaren egokitzapena, eta “Marco”, Aitor Arregi eta Jon Garaño (Handia,?La trinchera infinita) zinemagileen azken lana, Veneziako Jaialdian aurkeztua.
“Dragonkeeper” eta “Robotia” animazio-filmak biltzen ditu ziklo honetako haurrentzako programak; programa horri loturik, topaketak egingo dira ikastetxeekin eta goizeko emanaldiak antolatuko dira asteburuetan. FILMAK
2024/09/30
"Marco". Jon Garaño, Aitor Arregi
2024/10/01
"Sujo". Fernanda Valadez, Astrid Rondero
2024/10/02
"Anora". Sean Baker
2024/10/03
"The substance". Coralie Fargeat
2024/10/04
"Querer". Alauda Ruiz de Azúa
2024/10/05
"Dragonkeeper". Salvador Simó, Li Jianping
2024/10/05
"Gülizar". Belkis Bayrak
2024/10/05
"Le dernier Souffle". Costa Gavras
2024/10/06
"Robotia". Diego Cagide, Diego Lucero
2024/10/06
"Azken Erromantikoak". David Pérez Sañudo
2024/10/06
"Quand vient l'automne". François Ozon
Donostiako Zinemaldia 2024 Azkuna Zentroan: egitaraua
Datos del evento
Organizado por
azkunazentroa.eus
Donde
AZ Azkuna Zentroa
Cuando
Del 30/09/2024 al 06/10/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.