"Orainmenean, bertsolaritzaren genealogia feminista": Maider Arregi Markuleta + Alaia Martin + Ane Zuazubiskar Iñarra

"Orainmenean, bertsolaritzaren genealogia feminista": Maider Arregi Markuleta + Alaia Martin + Ane Zuazubiskar Iñarra

Datos del evento

Organizado por

Bertsozale

Donde

Kulturate

Cuando

25/02/2021

Bertsolaritzaren genealogia feminista “posible” bat josi du Txakur Gorria Sormen Kolektiboak Orainmenean izenburuko ikuskizunean. Txakur Gorria Sormen Kolektiboaren arabera, “bertsolaritzan beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere, iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta hainbat plaza-andreren arrastoak agertzen dira. Horregatik, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ahalegina egin du bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jartzeko eta bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko, ikusezin izandakoak ikusaraziz. Emakumez osatutako bertso-saio honetan, bertsolariek genealogia horren parte diren datuak eta gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntu. Gainera, berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan oinarritutako irudiak egongo dira erakusgai”. Bertsolariak: Maider Arregi Markuleta, Alaia Martin, Ane Zuazubiskar IñarraGai-jartzailea: Maite BerriozabalAntolatzailea: Arrasateko Udala. BerdintasunaKultur bitartekaria: Lanku

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento