Denok dugu unibertso txiki bat, eta bertan babesten gara. Zero grabitatea mikromundua da denboraren kapsula baten barruan. Ametsezko mundu bat da, non ez dagoen konafrikturik, gorputzak egoera eta espazio desberdinetan bakarrik erlazionatzen dira, ikuslea irudimenezko mundu batera eramanez, fantasiaz betea eta ukigarria ez dena, non interpreteek grabitatea beren gorpuztasunarekin eta harremanarekin gainditzen duten. Ikuskizuna sortu aurretik, mugimendu ikerketa bat egin zen grabitatea oso txikia den egoeretan: uretan eta airean esekita. Hortik material koreografiko ezberdinak lortu ziren eta piezaren izenburua sortu zen. Titulua aukeratzeko beste adierazpen bat da mundu horretan ez dagoela ez adostasunik ez arazorik.
Ikuslea aske da bere interpretazioa sortzeko, edo, besterik gabe, kontatu nahi zaion horretan murgiltzeko. Gauzen dramaturgia sortzeko modu polita.
Fitxa teknikoa:
Zuzendaritza eta koreografia: Denis Martínez Roque
Zuzendaritza eta koreografia laguntzailea: Oihana Varela
Argiztapena: Arantza Flores
Musika: Ibon Aguirre
Antzezleak: Miren Lizeaga, Denis Martínez
"Gravedad zero" (Estreinaldia)
Datos del evento
Organizado por
teatrobarakaldo.com
Donde
Barakaldo Antzokia
Cuando
20/09/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.