Bes-Te-Bat!: Gari & Maldanbera

Bes-Te-Bat!: Gari & Maldanbera

Datos del evento

Organizado por

helldorado.net

Donde

Helldorado

Cuando

26/12/2020

Bes-Te-Bat! zirkuituaren barruan. Hainbat urtez ibili da Gari bikote moduan, formatu horrek eskaintzen dituen aukerak aztertzen. Esperientzia hori erronka berria izan da musikariarentzat: zoragarria eta zaila ere bai. Horren ondoren Garik proiektu berriari ekin dio osaketa klasikoa daukan Maldanbera taldearekin: bateria, baxua eta kitarrak osatzen dute laukotea. Taldeari esker Garik bere betiko abestien rok-funtsa berreskuratu ahal izan du eta horrekin batera doinu berriak sor ditzake modu errazagoan: mendi-tontorrera heltzeko ahalegin handiak egin ondoren maldan beherako bide erraza hasten denean bezala. Hala, bizi izandako guztia gainean darama Garik oraingoan eta aurrera jarraitzeko indarra emanen dio, gogotsu. Bizitzaren parte handi bat, 38 urte inguru, musikari estuki loturik eman ondoren, Gari bezalako artista iraunkorrak kantuetatik haratago daude, diskoen gainetik, eta euren estiloa da, azken finean, plazaratzen duten garrantzitsuena. Doinuen haragikoitasun sentsualaz gozatzeko aukera eskainiko du urtetan landu duen esperientziari esker, eta modu sotilean aletuko ditu kantak, bata bestearen atzetik, ikus-entzuleekiko zubi intimo sendo halakoa eraikiz. Garaikidea, malenkoniatsua, bizizalea eta baikorra. Halakoa da Gari, Hertzainak taldeko kantari-ohia, taxutu nahian dabilen pop neurritsua.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento