WILLIA DRUMMOND
Baionan 2006 urtean sortutako Rock taldea da.
Xan, Rafa (aurrez Skunk taldean aritutakoa) eta Felix elkartu ziren, berehala kide gehiago batu zitzaizkien. 2007an, beraiek ekoizturiko Anthology diskoa kaleratu zuten. 2009an, Bidehuts zigiluaren laguntzaz, disko berria kaleratu zuten, honen izena taldearena bezalaxe izanik Willis Drummond. 2010 urtean aurreneko zuzeneko diska atera zuten, Hondarribiako Psilocybenea aretoan grabatu eta izen hori eman ziotena. Hurrengo diskoa Instanteak izan zen.
2012an A ala B diskoa atera zuten eta arrakasta handia izan zuen. Europan zehar 200 kontzertutik gora eman zituzten. Bira erraldoi honen ondoren etenaldi bat egitea erabaki zuten atseden hartzeko. 2015ean Herri Urratsen abestia egiteko elkartu ziren berriz eta 2016an Tabula Rasa diskoarekin itzuli ziren. Disko honetako hainbat abesti ezagunak egin ziren, “Athabasca” eta “Joan Ikustera” esate baterako.
2018an zuzeneko bigarrena kaleratu zuten, Willis Drummond Live izenekoa, eta aurreko diskotako abestien bilduma izan zen. 2019an Zugzwang diskoa atera dute.
TINNITUS
Bi Oiartzuarrek eta Lezotar batek osatutako taldea da Tinnitus. Apartheid punk-rock taldetik proiektu berri honetan sartu ziren 2012an. Mikel Perezek kitarra eta ahotsa jartzen ditu, Jon Brunek baxua eta koruak eta Jon Askasibarrek bateria. R&R!!!
Willis Drummond + Tinnitus
Datos del evento
Organizado por
kultura.errenteria.eus
Donde
Niessen Kulturgunea
Cuando
07/12/2020
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.