"La Fiesta del Chivo"

"La Fiesta del Chivo"

Datos del evento

Organizado por

teatroarriaga.eus

Donde

Arriaga Antzokia

Cuando

Del 08/10/2020 al 11/10/2020

Ez da batere erraza Mario Vargas Llosa Nobel Sariaren maisulan hau antzerkirako egokitzea, hain da aberatsa eta konplexua. La fiesta del Chivon Trujillo Dominikar Errepublikako diktadorearen azken egunak kontatzen dira. Autorea Urania Cabral pertsonaiaz baliatzen da horretarako, umetan herrialde hartatik alde egin zuen abokatu arrakastatsu batez. Hiru hamarkada geroago, emakumea aita bisitatzera itzuli da, Agustin "Cerebrito" Cabral, Erregimeneko agintari ohi bat, zoritxarrean eroria, hilzorian baitago. Bidaia horretan, protagonistak ihes egin zuenetik gorde duen sekretu bat aterako da argitara. Carlos Saurak zuzendua, eta Lucía Quintana, Eduardo Velasco, Gabriel Garbisu, Eugenio Vuillota eta David Pinillak interpretatua, La fiesta del Chivo bizitzarako irakaspena da, gogoratzen baitigu ausardia eta duintasuna direla antidoto bakarrak gaizkiaren eta ankerkeriaren kontra. Zuzendaria: Carlos Saura.
Egokitzapena: Natalio Grueso.
Argiztapena: Felipe Ramos.
Bideoeszena, eszenografiaren eta jantzien diseinua: Carlos Saura.
Antzezleak: Juan Echanove, Lucía Quintana, Eugenio Villota, Eduardo Velasco, Gabriel Garbisu, David Pinilla.
Produkzioa: José Velasco, Okapi Producciones SL, El Chivo Teatro AIE.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento