Euskal errepertorioko abestiekin “Kantaldia” izeneko kontzertua

Euskal errepertorioko abestiekin “Kantaldia” izeneko kontzertua
Asteazken honetan, urtarrilaren 22an, 19:00etan, eta Euskalduna Jauregian Kantaldia kontzertua egingo dute Bilboko Udal Txistulari Bandak, eta Onintze abeslari eta konpositore bilbotarrak. Kontzertua aukera paregabea izango da entzuleek beraiekin batera abesteko eta euskal musikaren errepertorioaz gozatzeko.

Diogun moduan, Bandarekin batera Iñar Sastre piano jotzaileak eta Gorka Eskauriaza baxu jotzaileak lagunduta, Onintze abeslari konpositore bilbotarra arituko da, eta joan den urtean arrakastatsua suertatu zen hitzordua berriz errepikatu da, emozioz eta publikoarekiko konexioz beteriko emanaldia egiteko.

Errepertorioan Oskorriren Euskal Herrian Euskaraz, Mikel Laboaren Gure bazterrak eta Sorotan Beleren Mariñelaren zain pieza ikonikoak daude. Gaur egungo abestiek ere beren lekua izango dute, Izaroren Paris, Vendettaren Begietara begira edo En Tol Sarmientoren Abuela Maitea bezalako abestiak. Eta kalejiretan ohikoak diren doinuak ere interpretatuko dira.

Horren ostean, hurrengo hitzordua otsailaren 5ean izango da Dinbi Danba izeneko kontzertuaren estreinaldiarekin. Kasu horretan, Udal Txistulari Bandak Tio Teronen Semeak dantza konpainiaren laguntza izango du. Bertan dantzatzeko pasioa eta umore paregabea Nahastuko dira.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento