Los 5 Bilbaínos
Datos del evento
Organizado por
socialantzokia.eu
Donde
Social Antzokia
Cuando
26/12/2020
1950. urtean sortu zen boskotea eta harrez geroztik aldaketa ugari izan ditu. Gaur egun, Eduardo Robles, Jacinto Oñate, José Antonio G. de Bizkaia, José Luis Fernández eta Moisés Arberasek osatzen dute taldea. Euskal kantutegian oinarritutako emanaldiak eskaintzen dituzte, eta guztien artean zortzikoa da izarra. Berebat, beste musika estilo desberdinak ere jorratzen dituzte, hala nola, jotak, pasodobleak, boleroak, txotisak eta, nola ez, bilbainadak. Larunbateko emanaldian, "De colores", "Santa Lucia", "Ecos gipuzkoanos", "Gozo-gozo", "Boleros mexicanos", "Barrio de Amara", "Boga boga", "Bermioko portua" eta "Ikusi mendizaleak" kantekin gozatu ahal izango dugu, besteak beste.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.