"35 huts"

"35 huts"

Datos del evento

Organizado por

topagunea.eus

Donde

Seminarixoa

Cuando

22/12/2020

“35 Huts”, bakarrizketa, umorea, rantxerak eta irratinobela mexikar bat. 35 urte beteko ditu Asunek eta kaka eginda dago bere familian dagoen maldizio baten erruz. Maldizio honi aurre egiteko erantzun bila dabil, amona Salvadora du bizirik eta bere laguntza behar du, baina honek lagundu ordez gehiago nahasten du, irratinobelak xurgatu baitu amona. Asunen bizitza zoro hau aitzaki hartuta zenbait gai desberdinez hitz egiten saiatu gara. Oinordetzan jaso dituenak sinistuta eta aitzaki hartuta bere bizitza bizitzeko ausardia falta du pertsonaiak. Familia honetan emakumeak dira maldizio bat dutenak, eta belaunaldiz belaunaldi pairatzen dutenak. Hau puskatzeko ordua da. Maitasuna, heriotza, ametsak betetzea eta amatasuna bezalako gaiak ere jorratzen ditugu. Antolatzailea: Jardun Euskara Elkartea, Kultur Errotaren eskutik. - Testuaren egilea: Aitziber Garmendia, Miren Gojenola, Esti Curiel
- Zuzendaria: Miren Gojenola
- Aktorea: Esti Curiel
- Musika: Harkaitz Bastarrika
- Eszenografia: Susana Segurola eta Toño Nart
- Ahotsak: Tessa Andonegi eta Harkaitz Bastarrika
- Promoziorako argazkiak: Arnaitz Rubio
- Kartela: Irrrimarra
- Laguntzaileak: Kulturaz Azpeitiko Kultur Mahaiaren Kooperatiba, Azpeitiko Udala
- Iraupena: 50'

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento