Barreak Izarren Azpian 2024: "El Carné" (Laudio)
Datos del evento
Organizado por
kulturaraba.eus
Cuando
27/07/2024
Play Gasteizek zine ziklo paregabe eta esklusibo bat aurkezten du 2024ko udarako Arabako plaza eta kaleetarako El carné filmarekin, aire zabalerako berariaz egindako lehen filma. El carné amatasunari, aitatasunari, maitasunari eta bizitzari buruzko komedia frenetikoa da. Xabi Vitoriak zuzendu du eta Iñigo Salinerok eta Vitoriak berak idatzi dute. Vitoria zuzendari eta gidoilaria da, eta El carné, El trato, Love is in the air eta El parto film laburren egilea. Iñigo Salinero, berriz, aktore eta bakarrizketagilea da, eskarmentu handikoa zineman, telebistan eta antzerkian (Allí abajo, La pequeña Suiza, Las chicas del cable, El cine es maravilloso. . . ). Biek elkarrekin komedia erromantiko errealista idatzi dute, 75 minutu ingurukoa, erritmo frenetikoa eta puntu surrealistak dituena, ezusteko gag ugariz josia eta adin guztietarako umorez bustia. Istorioa filmatzeko, komediaren aurpegi ezagunak izan dira protagonista: Lander Otaola eta Ylenia Baglietto protagonistak, eta Gorka Aguinagalde, Gurutze Beitia, Iñigo Salinero, Alex Cano eta Elena Lombao, besteak beste.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.