Liburuaren hitzordua: "Ahardikeriak" (Marie Darrieussecq)

Liburuaren hitzordua: "Ahardikeriak" (Marie Darrieussecq)

Datos del evento

Organizado por

hondarribia.eus

Donde

Biblioteca de Hondarribia

Cuando

16/05/2024

Lurrin-denda batean lan egiten duen neska arrunt baten zerri eme edo ahardi bihurtzea kontatzen da nobela honetan. Itxuraldatze harrigarri hori Europako edozein hiritan kokatuta egon daiteke eta alegia samur eta aldi berean bortxazkoa da giza aberearen gainekoa, umore beltz finez kontatua. Kontakizunean barrena ikusiko ditugu pasatzen politiko lizunak, telezaborrako aurkezle ankerrak, zuzendari bihotz gabeak, hainbat egoera eta gertakari izugarri bezain ezaguterrazak: gure gizartearen argazki groteskoa eta demasa. Marie Darrieussecq idazle baionesaren aurreneko nobela izan zen Ahardikeriak, 1996an argitaratua, eta arrakasta itzela izan zuena Frantzian lehenbizi eta Europa osoan gero. Marie Darrieussecq(Baiona, Lapurdi, 1969ko urtarrilaren 3a) frantsesezko idazlea da. Ahardikeriak (Alberdania, 2004) arrakasta itzela izan zuen Frantzian lehenbizi eta Europa osoan gero. Ondoren argitaratu dituen liburuak: Naissance des fantômes (1998); Le Mal de mer (1999); Précisions sur les vagues (1999); Bref séjour chez les vivants (2001); Le Bébé (2002); White (2003); Claire dans la forêt (2004); Le Pays (2005); Zoo (2006). - Liburua udal liburutegian eska daiteke
- Informazioa eta izen-ematea: 943 11 12 85 - liburutegia@hondarribia. eus

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento